XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gero, Euskaltzaindiaren gomendioak 15 urtetan zehar indarrean daudenean eta idazlerik gehienek liburu eta aldizkarietan erabiltzen dutenean, eta ikastola, goi mailako ikastetxeetan eta herri administrazioan erabilia denean, ebidentziaren aurrean amore eman behar da eta onartu, gogo txarrez bada ere, H-aren erabilera
Batuaren kontrakoek arrazoiak badituztela ezin ukatuzkoa omen da.
Baina egia da ere ez dela aski arrazoiak izatea, ezartzeko indarra ere izan behar da.
Eta hori da falta omen dutena.
Euskaltzaindiak gomendatutako eta gehienek onartutako erreformaren aurrean ez du ikusten beste erremediorik hartara makurtzea baizik, ahal dela gertatzen diren hutsegite handiak zuzenduz.
Kontrako batek ere ez du erakutsi nola aurre egin modu eraginkorrean Euskaltzaindiaren arauak jarraitzen eta bultzatzen dituzten erakundeei ez eta ere nola kontrarresta irakasle, itzultzaile, andereño, aldizkari eta liburu idazleen lana.
Korrontea hain da ikaragarria eta gazteen bultzada hain ezin eutsizkoa, ezina da lehenagoko kokagune tradizionaletara itzularaztea.
Dena aurrera doa bizitzan, nahiz eta ez beti bide ordenatuetatik.
Atzera jotzen ahalegintzea
Bere jarrera aldatu egin duela garbiro aitortzen du.
Lehenago mantentzen nituen premisak idatzi nituen garaiak baldintzatuak zeuden
.
Aitortzen dut nere gomendioek ez zutela ondorio onik izan eta egoki da nere konklusioak aldatzea
.
Orduan erratu egin nintzen eta oraingoan asmatu egin nahi nuke
Jarrera aldaketa honek erakusten digu, nik uste, Labaienek Euskaltzaindia bere-beretzat zuela, maite zuela.
Euskara maite zuen bezala.
Ez zegoela ados Euskaltzaindiak azken garaietan hartutako bidearekin, baina, hala eta guztiz ere, erakunde hau dela uste du euskararen araubidea marka dezakeen bakarra.
Ez du lotsarik galtzaileen multzoan gertatu zela aitortzeko.
Ebidentziak erakusten diona ezin du ukatu.
Ez da hori beti gertatzen den gauza.
EUSKARA BATUA ETA IRAKASKUNTZAUtzi
Irakaskuntza mundua hartu nahi nuke, batez ere gaitzat.
Euskara batua, irakaskuntzan erabiltzeko zen, batez ere.
Ezin-bestekoa, hil
euskara batasun-bidean jartzea
Haur eta gazteei euskeraz irakasten baldin bazaie (...)